- Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, gaur Ura eta Estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko da. Abenduaren 16a izango da ordainketa egiteko epemuga. Ordainketak helbideratuak dituzten zergadunei hilabete barru, azaroaren 13an, kobratuko zaie dagokien kopurua. Ura eta estolderia hiru zatitan banatuta ordaintzen da, urtearen buruan. Hau, aurtengo azkeneko ordainketa izango da.