- Lezoko Udalak aisialdirako begirale edo zuzendari ikastaroak %100ean laguntzen dituela azaldu zuen atzo. Neurria euskararen aldeko apustua da, hizkuntza ikasteko eta bultzatzeko eskaintzen dituen dirulaguntzen artean aurkitzen dena.

"Aisialdiari dagokionean, Udaletik aurrera eramaten diren ekintzetan, euskaraz hitz egitea bermatu eta bultzatu nahi dugu eta horretarako begirale euskaldunak behar izaten ditugu, beraz bidezkoa eta egokia iruditzen zaigu interesa dutenei Udaletik formazio hori lortzeko erraztasunak eskaintzea", adierazi zuen atzoko agerraldian Ion Pombarrek, Euskara zinegotziak.

Zinegotziak azaldu zuenez, duela bost urte inguru jarri zen martxan dirulaguntza lerro hau eta garran-tzitsutzat jo zuen herritarrei ezagutaraztea, ikastaro mota hori egiteko interesa duen lezoar oro animatuz.

Matrikularen %100 jasotzeko baldintzak Lezon gutxienez azkeneko urtean erroldatuta egotea, ikastaroa euskaraz egitea eta Eusko Jaurlari-tzak homologatua izatea, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua ateratzea eta Udalarekin zorrik ez edukitzea dira.