- Irailaren 20an, igandearekin, Mineralen bila ibilaldi gidatu bat eskainiko da Arditurri parketxe inguruan. Ekimena 10.00etan hasiko da parketxean bertan eta amaiera 12.00etarako aurreikusia dago. Ekintza elebiduna izango da.

Izen-ematea 943 495 069 edo 688 895 068 telefonoetara deituta edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita egin behar da. Prezioa lau euroko da, baina hiru eta hamabi urte bitartekoek bi euro ordaindu beharko dituzte.

Parketxetik aditzera eman dutenez, Arditurri meatze gunea 2.000 urtetan zehar ustiapena jorratu den gunea da, baina oraindik badira meatzarientzat hain preziatuak ziren mineralak. Ekintza honen helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, Natura Parkean daudelako.

Jarduera honetan, COVID-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira. Talde txikian ibiliko dira, segurtasun-distantziak mantenduz eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dute. Musukoa derrigorrezkoa da.