Kulturabirusaren azken emanaldirako sarrerak, eskuragarri

09.09.2020 | 00:46

Oiartzun – Larunbatean, Oiartzungo Kulturabirusa programaren baitako azkeneko ekitaldia izango da, Soinueneak antolatu eta Udalak lagundua. Xabier Leteren bertso-zaharren kontzertua, Joxe Leon Kazabonek musikatua eta Ane Badiolak eta Irati Odriozolak kantatua izango da. Emanaldia Gurutzeko frontoian izango da 19.00etan. Gonbidapenak doan jaso daitezke Urrats paperdendan.