Lezok Gizarte Zerbitzuentzat bulego berri bat zabalduko laster

Donibane kaleko lokala handiagoa da eta datorren astean burutuko da lekualdaketa

25.07.2020 | 23:27
Donibane kaleko Gizarte Zerbitzuen bulego berria. Argazkia: N.G.

Lezo – Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak bulego berria izango du laster. Izan ere, udal Gobernuak hauteskunde programan jasotakoari jarraiki, lokal handiago bat egokitzeko lanak egin ditu gizarte langileek lana egin edota herritarrak artatzeko espazio gehiago izan dezaten. Eta hori da hain zuzen helburu nagusia: Gizarte Zerbitzuen sailak duen espazio premiari erantzuna ematea eta gizarte langileei espazio handiagoa eta egokiagoa eskaintzea.

Gauzak horrela, bulego berria Donibane kaleko 16. zenbakian kokatuko da eta azken ukituen faltan, datorren astean zehar burutuko da lekualdaketa. Hala, lekualdatutakoan bertan artatuko dira herritarrak, baina COVID-19aren inguruko neurriak mantenduz, aurretik hitzordua hartu beharko da. Harremanetarako kontaktuak, halaber, berdina izaten jarraituko du: gizartezerbitzuak@lezo.eus posta elektronikoa edota 943 521 094 telefonoa.

Amaitzeko, aipatu sailak gaur egun udaletxean duen lekua gainerako udal sailen artean birbanatuko da bakoitzaren beharren arabera, Udalak esan duenez.