- Gaurtik Oiartzun 2020 urtekaria eta Mugarri bildumako 26. zenbakia, Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile, salgai daude. Urtekariaren prezioa lau euro da eta Mugarrirena, 12 euro. Ohiko tokietan egongo dira salgai. Guztira, hamabi salmenta puntu izango dira, herrigunean eta auzoetan. Aurten, Mugarri Oiartzundik kanpo Elkar dendetan ere salduko da.