Establezimenduek dirulaguntza eskatzeko neurriak malgutu dira

21.07.2020 | 23:45

Oiartzun – Oiartzungo establezimenduentzako zuzeneko dirulaguntza sistema martxan jarri du Udalak. Neurrietako bat malgutzea erabaki du, orain, Udalak: helbide fiskala Oiartzunen izan ez, baina establezimendua Oiartzunen duten negozioek ere dirulaguntza eska-tzeko aukera izango dute, gainerako baldintzak betetzen badituzte. Ondorioz, eskakizunak aurkezteko epea ostirala arte luzatu da.