Frangoak enpresa, osteguneko online topaketan


08.06.2020 | 00:53
'Dantza' pelikula, non Frangoak, Errenteriako enpresak, lanean aritu den. Argazkia: N.G.

Oiartzun – Kultura eta sormen arloko esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko eta sektoreko pertsonen eta profesionalen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da ostegunean online topaketa batean, Oarsoaldea garapen agentziaren eskutik. 16.00etatik aurrera Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat arlotako sei esperientzia entzungo dira.

Bidasoa Bizirik, Bilbao Ekintza, Getxolan, Meatzaldeko Behargin-tza, Urko Kostako Udal Elkartea eta Oarsoaldea garapen agentziak, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin batera antolatutako webinar honek lankidetza balioetsi nahi du, aurrera egiteko eta proiektuak gara-tzeko bide gisa, batez ere bizi dugun garai honetan eta, bereziki, kulturaren eta sormenaren sektorean.

Oarsoaldea eskualdetik, arte bisutaletan lan egiten duen Frangoak enpresa izango da hitz egingo duena. Alexander Castrillok eta Koldo Aguirrek sortua, Frangoak ikus-en-tzunezko produkzioan aritzen da, zineman (Dantza, Handia...), telebistan eta publizitatean. Gaur egun, Errenterian kokatua dagoen Habian! lankidetza-ekintzailetzako inkubagailuan daude, sormen-sektorean espezializatuak.

"Esku-hartze bakoitzean, lehen eskutik entzun ahal izango ditugu proiektu bakoitza non abiatu den, zer arazorekin aurkitu den eta zer ikasi duten, baita eskaintzen dituzten alderdi berritzaileak ere. Era berean, beren ibilbidean zehar lankidetzan lan egiteak nola lagundu dien azalduko dute, eta ezinbestean adieraziko dute nola eragin dien eta nola egin dioten aurre COVID-19ak sortutako egoerari", adierazi dute agentziatik. Tartea ere izango dute bertaratuek hitz egin duten proiektuetako kideekin solasteko.

Plaza mugatuak dira eta izen-ematea oarsoaldea.eus webgunean aurkitu daitekeen formularioaren bitartez egin behar da.