- KZgunearen Oiar-tzungo zentroa itxita dago, baina zerbitzua ematen jarraituko du eten digitalean dauden pertsonei egoera honetan lagun-tzeko. Honela, erabiltzaileen zalantza teknologikoak argi-tzeko sistema bat prestatu dute, erabilerrazak diren kanalen bidez. Telefonoz (943 023 670) edo posta elektronikoz (tutor.oiartzun@kzgunea.net) argituko dituzte zalantzak.

Online bidezko erosketetan, banku izapideetan, Osakidetzako osasun-karpetara sarbidean, bideo-konferentzietan eta beste aplikazioen erabileran eta abarretan laguntza behar duten herritarrei lagunduko die KZguneak. KZgunetik adierazi dutenez, edozein herritarrentzako zerbitzua eskaintzen dute, baina batez ere adinekoak dituzte gogoan.

Zalantzak argitzeko ordutegia 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara da, astelehenetik ostiralera.