Lau Haizetara euskaltzaleen elkarteak Errenterian talde bat sortu du Egunean Behin jokoan parte hartzeko. Helburua da jendeari euskaraz taldean jolastuz gozatzeko aukera ematea. Aste bakoi-tzean bi saridun izango dira: asteko puntuaziorik onena duena eta partaideen artean zozketan ateratzen dena. Azkeneko astean puntuazio altuena Erik Gartziak, irudian Mikel Azkaraterekin, lortu zuen. Sari gisa Errigoraren olioen poltsa jaso du. Parte hartzeko APPa jaitsi behar da eta C3737B kodea sartu.