- Iparra-Hegoa lankide-tzarako programak landu eta garatzeko 2022ko dirulaguntza deialdia zabaldu du Lazkaoko Udalak jada.

Laguntza hau irabazi asmorik gabeko edozein gobernuz kanpoko erakunderi zuzenduta dago, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten badute.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20a bitartean egongo da zabalik. Eskatzen den dokumentazioa udaltxean aurkeztu beharko da. Eskaera orriak eta deialdiaren oinarriak www.lazkao.eus web orrialdean daude eskuragarri.

Lankidetza programaren helburua munduko herrialde behar-tsuetako herritarren baldintza sozioekonomikoak garatu eta hobetzeko ekintzak burutzea da. Aurten 20.000 euro bideratuko ditu udal gobernuak programa horien antolaketa eta garapenera. Aurreko urtean 10 proiektuk jaso zuten Lazkaoko Udalaren laguntza.