- Josu Maroto marrazkilari urretxuarrak Masa Soul Project lana aurkeztuko du Legorretan, datorren maiatzaren 13an, ostiralean. Berrogei marrazki inguruko erakusketa bat izango da ikusgai, eta ondoren, solasaldi bat burutuko da.

2019ko abenduan, Josu Marotoren familia Pakistanera joan zen, gaur egun Urretxun bizi den Omar lagunaren ezkontza aitzaki izanda. Pakistanera egindako bidaian atera eta bildutako argazki eta irudiak oinarri hartuta egindako akuarela eta marrazkiekin liburu bat argitaratu du.

Liburuak Marotok Pakistanen bizi izandako bizipenak adierazten ditu. Gainera, bertako kultura aniztasunaren aberastasuna balion jarri nahi izan ditu Masala Soul Project lanean.

Bere lana Goierriko bost herritan erakusteko aukera izan du jada, Arteria Fabrika Beka irabazi eta gero; orain Legorretan aurkezteko unea iritsi da.

Erakusketa eta solasaldia, baita liburuaren aurkezpena ere, Legorretako Herri Antzokian mamituko dira, arratsaldeko 18.30etatik aurrera.

Horretaz guztiaz gain, axotarekin marrazteko erabiltzen duen teknikaren inguruko tailer bat ere eskeiniko du Urretxuko marrazkilariak.