- Bi urteren ondoren, Itsasondoko auzoa den Urkian, Santikutz Jaiak ospatuko dira. "Etenaldiaren ondoren, berriro ere jaiak antolatzera animatu gara", adierazi du Urkiko Jaien Batzordeak.

Jaiak apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 3an amaituko dira, hau da, larunbatetik asteartera bitartean ospatuko dira.

Jaietan zehar saski bat zozketatuko da. Zenbaki irabazlea asteartean, iluntzeko 20.00etan, jakinaraziko da.

Larunbateko afarira, edo igandeko eta astearteko bazkarira joateko izena aldez aurretik eman behar da. 943 889 367 telefonora deitu beharko da, ostirala, apirilak 29, baino lehen.