- 50. Osinalde Sariketako hirugarren kanporaketa eta IX. Osinberde Saria jokatuko ziren larunbatean Zaldibiako Antzokian. Xabat Illarregi leitzarra izan zen saioko bertsolaririk onena, eta iaz bezala, entzulearen saria ere irabazi zuena. Bestalde, Aitor Tatiegi oñatiarrak lortu zuen Gabiriako Osinalde Elkartean, apirilaren 23an bertsotan ari-tzeko txartela.

Sei bertsolari aritu aritu ziren kantuan, hain zuzen ere, Aitor Ugarte (Aramaio), Aitor Tatiegi (Oñati), Asier Alcedo (Portugalete), Xabat Illarregi (Leitza), Lierni Rekondo (Lasarte-Oria) eta Lurdes Ondaro (Munitibar). Gai-jartzaile lanetan Joxi Irastorza aritu zen, urtero bezala.

Bertsolari bakoitzak, Patxi Iraola bertsolari zaldibiarraren Naizen apurra liburuaren ale bana eta egurrezko oroigarri bana jaso zuten opari. Xabat Illarregik irabazleari dagokion garaikurra eta entzulearen sariari dagokion egurrezko taila ere jaso zituen.

Egoerak ahalbidetzen badu, antolatzaileek datorren urtean Osinberde Saria afari formatuan egiteko asmoa dute, Zaldibiako Herri Ostatuko jangelan.

Apirilaren 23an jokatuko den 50. Osinalde Sariko seikotea erabakita dago jada, hiru kanporaketak jokatu ostean. 50. urteurreneko finalean Ane Zuazubiskar, Oihana Arana, Aner Euzkitze, Unai Izagirre, Xabat Illarregi eta Aitor Tatiegi bertsolariak izango dira lanean.

Saio Gabirian, Osinalde Elkartean egingo da, afalondoan.