ontziliazio erantzunkidea hobetzeko esperimentazio laborategi bilakatu da Beasain 2019tik hona, Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Herrilab egitasmoari esker. Herriko eragileen eta biztanleen inplikazioarekin, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna era esanguratsu eta iraunkorrean sustatzeko ekintzak diseinatu, probatzea eta ezartzea du helburu aipatu proiektuak.

Herrilab3Bren ekintza planari jarraiki, eta Beasain Berdintasunean Bizi lelopean, hainbat egitasmo pilotu jarri dira martxan Goierriko udalerrian. Hori horrela, eta esperimentazio aktiboaren bitartez, berdintasuna oztopatzen duten egiturazko joerak, estereotipoak, genero rolak eta ohiturak eraldatzeko ekintza praktiko eta positiboak abiatu dira azken hilabeteotan.

Hiru helburu nagusi bultzatzen ari da Herrilab3B Beasain Berdintasunean Bizi egitasmoa: lehenik, herritarren sentsibilizazioa, lanaren eta bizitza pertsonalaren kontziliazioak gure bizi-tzan duen garrantziaz ohartaraziz eta gizon-emakumeei ezartzen dizkiegun inpaktu desberdinak ikusaraziz; bigarrenik, herritarrek eta eragileek egitasmo honetan duten parte-hartzea handitzea; eta, hirugarrenik, udalerrian kon-tziliazio erantzunkidea hobetzeko proiektu pilotuak abiatzea.

Denden ordutegiak arrazionalizatu

Ekintzok hiru arlotara zabaldu dira: merkataritza, hezkuntza komunitatea eta enpresa eta lan mundua. Merkataritzari dagokionez, Beasaingo denden ordutegiak arrazionalizatzeko esperientzia pilotua egin da otsailean Bareak elkartearen laguntzarekin, eta ekimenarekin bat egin duten dendariek arratsaldeko ordutegia 16.00etatik 19.00etara moldatu dute. Ekin-tzaren ondoren, parte hartu duten dendariekin batera emaitzak ebaluatu eta aztertzen ari dira, hausnarketa partekatu baten bidez.

Hezkuntzari dagokionez, ohiko genero-rolak hautsi eta aitek adingabeen zaintzan duten inplikazio maila handitzea helburu izango duten ekimenak jarri dira martxan Murumendi, Alkartasuna Lizeoa eta La Salle ikastetxeetan.

Azkenik, seme-alaben oporraldi garaian familien kontziliazio erantzunkidea hobe-tzeko neurriak aztertuzen ari dira, Goiekirekin elkarlanean.