"Aurrekontuak dagokien ekitaldiko urtea hasi baino lehen onar-tzea lortu da azkeneko sei urteetan lehen aldiz eta horrek esfortzu handia ekarri du", adierazi du Adur Ezenarrok, Ordiziako alkateak. "Maitane Alvarez alkateordearen ekimena eta lorpena izan da aurrekontu proiektua garaiz amai-tzea, eta noski prozesu guztian lagundu duten udal langile guztiena", gehitu du Ezenarrok.

Halaber, kopuru ekonomikoei dagokionez, pandemia aurreko ildoa berreskuratu dela zehaztu dute Udaletik.

Azaroaren 8an aurkeztu zitzaien udal talde guztietako bozeramaileei aurrekontuen zirriborroa. Ordizia Orainek proposamenak egin zituen eta hauek aintzat hartu ziren: hondakin organikoaren udal mailako kudeaketa, zeinu-hizkuntzarako zerbitzu eskaintzea, amiantoa ken-tzeko ekimenak sustatzea, eta auzoetako komunak indartzea, besteak beste.

Ordiziak hausnarketa lana egin du covid-19az geroztik, eta 2030 jomuga duen mundu mailako erronkei erantzuteko tokiko 2030 Ekintza Plana garatu du.

Ordizia elkar hezten eta zaintzen duen komunitate inklusibo eta jasangarrian bilakatu nahi du 2030 Ekintza Planak.

"Proposatzen ditugun aurrekontu hauekin Ordizia 2030 Ekintza Plana gorpuzten hasiko gara, bertan jaso-tzen baita datozen hamar urteetarako Ordiziak duen norabidea. Etorkizun hori errealitate bihur-tzeko ekintza zehatzak burutzen hasiko gara orain, baina estrategia eta plangintza baten baitan, eta ez inprobisatuta. Helburua etorkizunean irudikatu dugun Ordizia eraikitzea da, aukera berdintasunean oinarrituta, bizi kalitate komunitarioa sustatzen duen harrera herri euskalduna, sortzailea, berritzailea, eta trantsizio ekologikoa bultzatzen duena, alegia" zehaztu du Adur Ezenarrok.

Bestalde, Udal Gobernuak Ordizia herri atsegin, eroso eta irisgarria izateko proiektu eta egitasmoak jarriko ditu martxan 2022an zehar. "Zaintzaren kontzeptuan oinarrituta egongo dira gehienbat, eta aurrekontuetan isla zuzena izango dute", esan du Ezenarrok.