Pago motzei buruzko txango gidatua azaroaren 7an

01.11.2021 | 01:00

Zegama – Anduetza Parketxeak pago motzen inguruan gehiago jakiteko txango gidatua antolatu du azaroaren 7an, igandean. Alvaro Aragon Ruano adituraren eskutik gauzatuko da txangoa. 10.30ean hasiko da eta bi ordu inguruko ibilbidea izango da. Parte-hartzea dohainik izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da.

noticias de noticiasdegipuzkoa