- Goieki, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Goierriko pobrezia energetikoaren azterketa egiten ari da, H-Enea eta Goienerren eskutik. Inkesta baten bitartez, energiaren ikuspegitik, Goierriko etxebizitzen egoera zein den jakin nahi dute, pobrezia energetikoa identifikatzeko eta horri aurre egiteko. Galdetegia Goiekiren web orrialdean dago eskuragarri urriaren 22ra bitartean.