- Esti eta Mikel Markezen Azal berritzen kontzertua izango da Idiazabalgo elizan. Urriaren 22an, ostiralean, ospatuko da musika-saioa, gaueko 22.00etan. Sarrerak bihar, urriak 13, arratsaldeko 16.30etatik aurrera egongo dira salgai www.tickets.kutxabank.es orrialdean. Bestalde, liburutegian astelehenetik ostiralera lortu ahalko dira. Sarreren prezioa hamar eurokoa izango da. Pertsonako lau sarrera eskura daitezke gehienez.