- Lazkaoko Udalak kultur egitarau oparoa antolatu du 2021eko azken hilabeteetarako. Helburua Lazkaon kulturak etenik ez izatea da. Herriak kulturalki bizia izaten jarrai dezan, eguberriak bitartean kultura ekimen ugari egongo dira.

Horrela, lazkaotarrek kultur ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute urritik abendura bitartean: dantza, haur ikuskizunak eta musika uztartzen dituen egitaraua osatu du Udalak. Guztira, zazpi ekitaldi desberdin.

Izarok eman zion hasiera egitarauari pasaden urriaren 1ean Areria betez. Ondotik etorriko dira Kantaka abesbatza, Pirritx eta Porrotx, Esti eta Mikel Markez, besteak beste.

Urria amaitu bitartean, bi ekitaldi ospatuko dira. Lehenengoa urriaren 15ean izango da, Imanol Jazz-en eskutik. Bestea, Missouri State University Chorusek eskainiko du, urriaren 29an.