- Sei lanpostu osatzeko eskaintza zabaldu du Beasaingo Udalak, enplegu sustapenera bideratutako programaren baitan. Ekonomiako administraria, berdintasuneko gizarte laguntzailea, hirigintzako arkitektoa, zerbitzuetako arkitektoa, gizarte ongizateko gizarte langilea eta udaltzaingoko administraria dira eskaintzen diren lanpostuak. Deialdira aurkezu ahal izateko derrigorrezkoa izango da langabezian egotea eta Lanbiden izena ematea. Epea urriaren 19an bukatuko da.