- Urriaren 5ean, asteartean, ekingo zaio Pausoka egitasmoaren ikasturte berriari Lazkaon. Lagun artean paseoak ematera bultzatzen du egitasmoak, osasunerako dituen abantailengatik. Aurtengoa Pausoka egitasmoaren bosgarren edizioa izango da eta asteartero ospatuko da. Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatoriok susta-tzen dute.