- Solasaldiak bueltan daude Lazkaoko Gerriko Txokoan. Gaur, hilak 14, Enekoitz Esnaola Karrera kazetari eta kultur eragilea izango da bertan. Berriketa solasaldiaren gaia Kultur Dinamika, Kultur Artikulazioa; lan egin ahal dezakegu elkarrekin eta elkarrentzat? izango da, eta honakoa Azpeitiko kultur komunitateko esperientzian oinarritua egongo da. Sarrera librea eta dohakoa da. Aforoa bete arte Gerriko Txokoan sartzea posible izango da.