- Xilipurdi Antzerki taldeak eta Ordiziako Udalak, Pepa ta Kutxo pailazokeriak ikuskizuna aurkeztuko dute asteartean, irailaren 14an, Plaza Nagusian, arratsaldeko 17.30ean.

Emanaldia familia ororentzako aurkeztuko da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Kale an-tzerkia bultzatuz programaren barruan kokatzen da.

Koronabirusaren pandemiarengatik aforoa mugatua izango da ekitaldian.

Indarrean dagoen araudiaren arabera pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira eta maskara jantzita edukitzea ezinbestekoa izango da.

Antolatzaileek plazara garaiz joatea gomendatzen dute jende pilaketak saihesteko.

Sarrera dohakoa izango da bertaratzen diren guztientzat.