- Ikasturte berria hasi da eta batera, eskolaz kanpoko ekin-tzak egiteko gogoa. Hori kontuan izanda, Lazkaoko Udalak 2021-2022 denboraldirako ikastaro sorta abian jarri du, eta izen-emateko epea zabalik dago jada.

Udalak kirolaz eta kulturaz disfrutatzeko aukera eskaintzen die herritar guztiei.

Kirolari dagokionez, 17 ikastaro izango dira aukeran. Helduentzako 11 ikastaro daude martxan: igeriketa, igeriketa terapeutikoa, haurdunaldiko igeriketa, pilates, txirrindularitza indoor, bodytraining, full body-soinketa, GAP ikastaroa, adinekoen soinketa, bodygap, eta zumba.

Haur eta gazteek sei ikastaro izango dituzte aukeran: zumba gazte, txirrindularitza indoorgazte, gimnasia erritmikoa, igeriketa, haurtxoen igeriketa, eta shorinjy kempoa.

Kultur ikastaroak antolatu ditu, aurten ere, Udalak. Yoga, sormena eta robotika ikastaroen artean aukeratu ahal izango dute lazkaotarrek. Ikasturte guztia iraungo dute, zehazki, urritik ekainera bitartean.

Ordutegiak Udalak etxera bidalitako eskuorrian daude zehaztuta, edota www.lazkao.eus orrialdean.

Izen-ematea irail guztian zehar egin daiteke. Kirol ikastaroetarako Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko aplikazioaren bitartez, telefonoz (943 085 193) edo bertara agertuz egin behar da. Kultur ikastaroetarako, aldiz, Udalean bertan.

Aukeratutako kirol ikastaroa gustokoa den ala ez jakiteko, ate irekiko jardunaldiak antolatu ditu irailak 14 eta 15ean Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak.