- Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik, Oiangu Parkean antolatutako lehenengo argazki tailerra ospatuko da uztailaren 31n, 10.30etik 13.00etara. Argazki tailerrak Argigrama Lantegia izena darama eta bertan bat bateko irudiak sortuko dira, inguruan dauden materialekin, argazki paperarekin, argiarekin eta errebelatzeko kimikoekin. Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da 665 728 061 zenbakian.