- Asteburua indartsu dator lazkaotarrentzat. Bihar larunbata, Unidad Alavesa musika talde ataundarrak kontzertua eskainiko du Lazkaoko Skate Parkean. Taldeak bere azken diskoa aurkeztuko du arratsaldeko 18.30etik aurrera. Sarrerak agortutatu daude dagoeneko. Bestalde, haurrentzako ikuskizuna ere ikusgai egongo da Skate Parkean. Tor Magoak txikienak alaituko ditu uztailaren 20an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan. Sarrerak doakoak dira eta lazkao.eus-en lortu daitezke.