- Zeraingo Erosketa Taldea proiektua sortu da. Zehazki, ZerainLab elkarteak sortu du. Gaur egun dauden kontsumo ohiturak aldatzea du helburu, produktu osasungarriak eta jasangarriak sustatuz. Euskal Herriko produktuak ere ardatz izango ditu, hau da, tokian-tokiko produktuak eta ekologikoak direnak nahi dira.

ZerainLab elkarteak, herri txikien esperimentaziorako gunea denak, udalerrian ekoizten diren produktuak balioan jartzeko beharra identifikatu du. Aitzitik, jasangarritasunaren alde lan egin beharra ere antzeman du, bereziki, soberakinen tratamenduan lan egin beharra.

Zeraingo Erosketa Taldeak herriko bizilagunak batu nahi ditu erosketa eta kontsumo esperientziak elkarbanatu ditzaten. Horretarako, abian jarri du WhatsApp talde bat. Bertan, Zeraingo biztanleek etxean dituzten soberakinen berri emango dute, edota saltzeko duten poroduktuaz informatuko dute. Horrela, behar duenak herrian erosi ahal izango ditu elikagaiak, tokian-tokiko kontsumoa bultzatuz.

Bizilagun bakoitzak etxean dituen soberakinak saltzeaz ez ezik, produktuen eskaintza finko bat ere eskainiko du taldeak beti. Lehenengo eskaintza martxan da dagoeneko. Erosketa Taldeak olio botilak eta lekaleak ditu salgai: dilistak, arroza eta garbantzuak.

Interesa duenak uztailaren 18a baino lehen eskatu beharko ditu produktuak WhatsApp taldearen bidez. Ondoren, ordainketa esku dirutan egingo da produktua jaso-tzen denean.

Zeraingo Erosketa Taldearen zati izan nahi duenak produktuak saldu eta erosteko, 688 768 465 zenbakira idatzi beharko du alta emateko. Gainera, bost euroko kuota ordainduko da, urtean behin.