- Igartza Musika Programaren baitan, Arrabiten Zurdetan harizko musika taldearen kontzertua izango da ostegunean. Musika-saioa Igartza jauregian, arratsaldeko 20.00etan, ospatuko da. Koronabirusaren pandemiarengatik, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira Beasaingo Udaletxearen web orrialdean. Berritasun gisa, kontzertua zuzenean jarraitu ahalko da Udalaren Youtube kontuan. Nora Tobar atletari agur-ekitaldia eskaini diote bere herrian- Nora Tobar atleta ataundarrari agur-ekitaldi berezia eskaini zioten bere herrian. Lagunek sorpresa prestatu zioten ostegunean lehiatuko duen Europako Txapelketarako animoak emateko. Tobar Txindoki AT klubaren lehen atleta da aire librean, Espainiako txapeldun izatea lortu duena.