- Anduetza Parketxeak hainbat emakumek egindako ekarpenari omanaldia egingo dio. Gaurtik eta uztailaren 15era bitartean, Elena Ciordia margolari eta ilustratzailearen akuarelazko lanak ikusgai egongo dira 30 emakume ahaztezin erakusketaren baitan.

Emakumeak goraipatzen dituen erakusketa honek ateak zabalik izango ditu asteazkenetik ostiralera, 10.00etatik 14.00etara. Dolores Ibarruri, Menchu Gal eta Elbira Zipitria dira irudikatu dituen emakumeetako batzuk. Ciordia arte ederretan lizentziatua da, pintura espezialitatearekin.