- Ekaina kulturalaren eta Musikale jaialdiaren V. edizioaren aitzakipean, Maren abeslari bilbotarrak kontzertu akustikoa eskainiko du Ormaiztegiko karpan. Musika-saioa ostegunean, ekainaren 3an, arratsaldeko 19.30ean izango da. Pandemiarengatik aforoa mugatua izango da, beraz, aldez aurretik lekua erreserbatu behar da Ormaiztegiko Udaleko kultura sailera idatziz. Kontzerturako sarrera doakoa izango da.