- Atzo goizean, Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Laulagun Bearings enpresaren instalazioak ezagutu zituen Idiazabalen.

Hantxe, Aldundiko ordezkariek bilera izan zuten konpainiako arduradun nagusiekin. Bertan, Pello Irujo zuzendariak, Erwan Taton Legris Industries Taldeko presidenteak, eta Ekonomia Sustatzeko foru diputatua den Jabier Larrañagak, besteak beste, parte hartu zuten.

Olanok energia berriztagarriekin lotutako industriak duen garran-tzia azpimarratu zuen: "Oinarrizkoa eta funtsezkoa da lurralde osoaren ekonomia suspertzeko". Gainera, Laulagun enpresak berrikuntzaren, kalitatearen eta nazioartekotzearen alde egiten duen apustu irmoa gailendu zuen.

"Enpresa honek duen erronketako bat ekonomia berde bat gara-tzea da, jarduera ekonomiko berri bat eta lanpostuak sortzeko gai izago dena", adierazi zuen Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Laulagun Bearings munduko liderretako bat da diametro handiko errodamenduen fabrikazioan.