- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak maiatzaren 29an antolatutako manifestazioaz gain, Gipuzkoako Pentsiodunek, mobilizazioa girotzeko asmoz, sei eguneko Bizikleta Martxa prestatu dute. Honetara Goierriko Pentsiodunak batu dira, atzo Ordizian eskainitako prentsa aurreko batean aditzera eman zutenez. Bizikleta Martxa Errenterian hasiko da maiatzaren 24an eta bigarren etapa Goierrin izango da. Maiatzaren 25an Legorreta, Ordizia, Lazkao, Beasain eta Ormaiztegi igaroko dituzte. Ordizian bazkaria egingo da. Pentsiodunek pentsio, soldata eta bizitza duinak eta aukera berdinak aldarrikatzen dituzte.