- Udalak martxan jarri du liztor beltzaren aurkako 2021eko kanpaina. Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintza departamenduak lurraldeko hainbat udalekin elkarlanean egindako proiektua da honakoa.

Helburua, liztorren abiak desaktibatzea da, eta honen bitartez, ziztadak saihestea.

Aurtengo proiektua lehen habia eta ziztadetara bideratu nahi da. Lehen abiak erreztasun handiagoarekin kendu daitezke eta horiek suntsitzean, udako bigarren habi kopurua asko murriztu daiteke, adituen arabera.

Aldundiak azaldu du, liztor beltzak buru beltza eta aurpegi laranja dituela; bertako liztorrengandik bereizten duena hankak dira, gorputzen aldeko zatia beltza eta puntak horiak ditu.

Lazkaoko Udalak herritarrei kolaborazioa eskatu die. Horretarako, gertatuko ziztadez informatzea garrantzitsua da, osasuna eta segurtasuna babesteko, alegia. Herritarren eskura dago informazioa www.nekagip.net webgunean.