- Hitanoa bultzatzeko eta biziberritzeko helburuz sor-tzen ari diren ekimenez mintzatuko dira Bixibixi Segura Irratiako saioan, asteazken honetan. Lierni Arozenak eta Imanol Artolak parte hartuko dute saioan. Bestalde, Iñaki Muruaren gogoetak, Mixel Etxekoparren olerki musikatuak eta Gabino Muruaren euskara egoki erabiltzeko aholkuak ere entzungai egongo dira.