- Segurtasu-neurriak errespetatuz, Aurtzaka Dantza Taldeak Loinatz Jaietako ohiko dantza ekitaldiak antolatu ditu nahiz eta aurten Beasaingo jairik ez izan pandemiaren eraginez. Hauek, aldaketa txikiren bat izango dute, beste urteko dantza-sokekin alderatuta, egungo egoerak derrigortuta.

Hiru ekitaldi prestatu ditu Beasaingo dantza taldeak. Lehenengoa, maiatzaren 16an, igandean, egingo da, 12.00etan. Udalbatzarren sokadantza izango da. Bigarren emanaldia haurren sokadan-tza eta ezpatadantza da, eta astelehenean, maiatzak 17an, 12.00etan ospatuko da. Azkenik, helduen dantza-sokak izango du tokia, maiatzaren 17an, 18.00etan.

Hiru ekitaldiak Gernika Pasalekuko frontoian egokitutako segurtasun eremuan egingo dira. Aforoak mugatuak izango dira, ondorioz, ikustera joan nahi duenak aurretik eskuratu beharko ditu gonbidapenak Udal Liburutegian. Udalaren Kultur Agendan aditzera emango da zein egunetatik aurrera lortu daitezkeen sarrerak.

Helduen sokadan-tzan parte hartzeko aukera ematen du Aurtzaka Dantza Taldeak. Interesatuak emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago egon beharko dute Gernika Pasalekuko frontoian, segurtasun protokoloak bete ahal izateko. Aurtengo egoera bereziarengatik, ez da bikoterik plazaratuko.

2018an, Iurretako jai-egunik garrantzitsuenean, gizon eta emakumeek osatutako talde bat dantzatzera atera zen Aita San Miguel plazara.

Iurretan, Euskal Herriko beste plaza garrantzitsu batzuetan bezala, gizonek protagonismo handiagoa zuten. Gutxika, emakumeek lekua hartu dute plazetan egiten diren dantza ekitaldietan.

Bost urtetik behin, herriko dan-tza taldea osatzen dutenak Urrijena jaialdian biltzen dira, beste belaunaldi ba-tzuetako dantzariekin batera. 2019an, lehen aldiz, talde mistoak Urrijenan parte hartu zuen, eta horrela, 100 urte baino gehiagoko tradizioa hautsi zen.

Orain, istorio hau pantaila handian ikusiko da. Jone Guenetxea eta Carlos Iglesiasen eskutik, Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna dokumentala proiektatuko da Beasaingo Usurbe Antzokian. Ostegunean, maiatzaren 20en, 19.00etan Iurretako dantzariek filma erakutsiko dute. Bertan, entseguak, prestakuntzak eta emozioak ikusgai egongo dira.