- Jasangarritasun eta klima aldaketarekin zerikusia duten Udaleko planen inguruko lanketa egiteko asmoz, Ordiziako Udalak Jasangarritasun Batzordea sorru du. Batzordea udal eta alderdi politikoetako ordezkariek, alor desberdinetako eragileek eta herritarrek osatuko dute eta komisioa hilean behin elkartuko da. Ordiziarrak ordezka-tzeko lau pertsonek parte hartuko dute batzarrean. Bertan esku hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Herritarren Arretarako Udal Bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 13.30era, edo komunikazioa@ordizia.eus helbidera idatziz. Inskripzio epea jada zabalik dago eta maiatzaren 17ra arte mantenduko da. Soilik 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute komisioan. Interesatuak lau baino gehiago badira zozketa egingo da adina eta generoa aintzat hartuta; helburua bi emakume eta bi gizon aukeratzea da. Itxaron-zerrenda bat egingo da postu hutsak betetzeko asmoz.

Ordiziako herria arduratuta dago jasangarritasun eta klima aldaketarekin. Horregatik, energia mugikortasuna hondakinen kudeaketa, uraren zikloa, biodibertsitatea (basoak eta ibaiak) eta hirigintza gaiak tratatuko dira sortu berri den Jasangarritasun Batzordean. Udalak dio klima aldaketak arin-tzeko eta egokitzeko helburuak lortzeko beharrezkoa dela komisio honen eratzea. Gainera, 2030erako berotegi efektuko gasen isuriak murrizten lagunduko du, eta ordurako planteatutako beste zenbait helburu lortzen ere.