Idiazabalgo Udalak, Goierriko beste aisialdi elkarte batzuekin elkarlanean, haurrei zuzendutako udalekuak antolatu ditu. Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 23an amaituko dira 2009 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude udako aisialdi ekintza hauek eta ordutegia, astelehenetik ostiralera, 9.30etik 12.30era izango da.

Aurreko urteetakoekin alderatuta, zertxobait desberdinagoak izango dira, egungo egoerara moldatu dituztelako. Idiazabalgo Udalak, bi karpa ipini ditu umeek aire zabalean jolastu dezaten eguraldiak eraginik izan gabe. Karpak herriko plazan eta ikastolan kokatuta daude. Udaleko iturriek azaldu dutenez, ekin-tza gehienak kalan egingo dituzte barne-espazioetan pilaketak saihesteko.

Nahiz eta covid-19ri aurrea hartzen hasia den gizartea, birusarekin erlazionatutako arazoak ez sortzeko behar diren neurriak hartuko dituzte udalekuetako antolatzaileek. Arrisku taldeko pertsonekin harremana duten haurrei udalekuetara ez apuntatzea gomendatzen zaie eta haurrek musukoarekin joan beharko dute, beste hainbat neurrien artean. Gainera, parte-hartzaileetako norbaitek koronabirusaren frogetan positibo ematen badu, haur talde horren udako programa bertan behera geratuko da eta haurrak etxean geratu beharko dira.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Maiatzaren 21 a baino lehen inskribatu beharko dira www.idiazabal.eus webgunearen bidez edo liburutegian. Udaleko iturriek adierazi dutenez udalekuetako tasa 120 eurokoa izango da.

Idiazabal ez da haurrentzako udako ekintzak prestatu dituen herri bakarra. Goierriko beste hainbat udal eta aisialdi elkarte ere ekimenera batu dira. Beasain, Ordizia eta Zegama dira, besteak beste, udalekuak antolatzera animatu diren herriak. Leku horietan ere zabaldu dute izena emateko epea.

Antolatzaileek familiei haurrak udalekuetara eramateko deia egin diete, osasuna zainduz ondo pasa-tzeko aukera izan dezaten.