- Ordiziako Udalak, Hi-tzaro kultur elkartearekin elkarlanean, mintza tertulia saioak antolatu ditu. Espazio hauek hainbat gaiez euskaraz hitz egiteko garatuko diren foroak dira eta hilabetero ospatuko dira. Lehenengo saioa maiatzaren 13an izango da, Barrenako Areto Nagusian, 18:30etatik 19:30-etara. Ekintzak aforo mugatua du, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Interesa dutenek whatsapp bat bidali dezakete 609 818 017 telefono zenbakira, edo hitzaro@gmail.com helbidera.