Ostiralean, apirilak 23, Carmen Usabiaga beasaindarren urtemuga izan zen. 1918. urtean jaio zen Beasaingo Ugartemendi auzoan, eta, beraz, 103 urteko langa gainditu du. Iraola gozotegian eman ditu bere bizi-tzako urte gehienak lanean bezeroei harrera egiten, eta horregatik ezaguna da herritarren artean. Haren egunean, Leire Artola alkatearen bisita jaso zuen Arangoiti egoitzan.