- Lazkaoko Udalak jakinarazi berri du datorren hilabeteko, maiatzaren 3tik 21era, biak barne, zabalik egongo dela alokatuta dauden etxebizitzentzat Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobaria eskatzeko epea, eta, beraz, interesa dutenek kontuan izan beharreko deialdia dela jakinarazitakoa.

Gauzak horrela, honakoa ezagutarazi dute Udaletik: "Indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoari jarraiki, hobari hori %50ekoa izango da eta 2020an ordaindutako zergan eskainiko da". Horren aurrean, hobari honen helburua da abantaila hauen bitartez, "herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea, etxebizitzak hutsik egon ez daitezen, baita, noski, alokairua sustatzea ere, horrela, herriko etxebizitza merkatua aktibatuz".

Hobari honen inguruko eskaerak Lazkaoko Udalean aurkeztu behar dira, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa bertan emango dute.