- Ostalaritza Aurrera elkarteak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, hilak 16. Hain zuzen, iluntzeko 20.30ean hasiko da ekitaldia, Plaza Nagusian. Egun bizitzen ari garen osasun krisia dela eta sektorea jasaten ari den "indefentsio egoera" azaleratuko dute eta deialdiarekin bat egiteko deia egin dute. Egoera salatzeaz gain, laguntzak eskatuko dituzte egoera honi aurre egin ahal izateko.