- Segurako Udalak herrian euskararen erabilera zein mailatakoa den jakin nahi du, eta horretarako boluntario bila dabil. Hain zuzen ere, deialdia egin dute, nabarmenduz gonbita "herritar guztiei irekia" dela. Soziolinguistika klusterrak EHUrekin hitzarmen bat du, eta neurketan parte hartzen duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat jaso ahalko dute. Izena eman nahi duten herritarrek mezu bat bidali beharko dute kultura@segura.eus helbide elektronikora apirilaren 14ra baino lehen.