- Idiazabalek eremu gorrian jarraitzen du aste honetan ere. Atzo Osasun Sailak argitaratutako txostenean ez zen beste positibo kasurik atzeman, baina inzidentzia tasa 400 baino altuagoa da, 462,18koa, hain zuzen ere.

Horregatik, Udalak neurriak hartu ditu azken egunotan, eta horietako bat Aire Libreko I. Pintura Lehiaketa bertan behera gelditzea izan da. "Azken txosten epidemiologikoaren arabera Idiazabalek perimetralki itxita jarraituko du", azaldu dute. Hala ere, eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartzeko agertu direnei, eta data berria izatean jakinaraziko dutela zehaztu dute.