- Apirilaren 3an eta 4an itxita egongo da Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegia. Aldiz, ostegun, ostiral eta astelehean, igandeetan izan ohi duen ordutegia jarriko dute martxan, hau da, goizez, 9.00-13.30. Gainontzeko egunetan ohiko ordutegia izango duela jakinarazi du Lazkaoko Udalak, hau da, astelehenetik ostiralera 07.00-21.00, larunbatetan 9.00-13.30 eta 16.00-19.45 eta igande eta jai egunetan 9.00-13.30.