- Atzoko BixiBixi irratsaioan euskal kultura izan zuten hizpide; hala nola, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariarekin solasaldia egin zuten, Euskal Herriko Ahotsak landu zituzten Izaskun Gastonekin, eta Gabino Murua ere izan zen tertulian. Gaur ere entzungai izango da irratsaio hori, izan ere, 18.00etan errepikatu egingo da 89.2FMan, eta segurairratia.eus webgunean ere eskainiko da.