- Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak Iker Markinez sukaldariarekin solasaldia antolatu du gaur 18.30ean. Ormaiztegin dagoen Kuko Jatetxeko sukaldaria da Markinez, eta covid-19a izango du hizpide. Besteak beste, kozinattzen dugunak birusarengan eragina izan dezakeen aztertuko da, eta errezeten bidez modu errazean azalduko du ohitura osasuntsuak nola mantendu.