- Iaz Lazkaoko Udalean 18 eskaera jaso ziren autoa eta motorra gidatzeko baimena euskara hutsean atera-tzeagatik dirulaguntzak jaso-tzeko. Udalak euskara susta-tzeko konpromisoa du, eta horren adierazle da urtero 100 euroko dirulaguntzak ematen dituela gidabaimena euskara hutsean ateratzen dutenei. Dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak honakoak dira: ezinbestekoa da Lazkaon erroldatuta egotea eta langabezian egotea edo ikaslea izatea. Bakoitzak 100 euroko laguntza jaso du.