- Pikuk Kirol Kluba Legorretako taldea da, eta dagoeneko iriki dute bertako bazkide izateko epea, taldekide egin edo bazkidetza berritzekoa. Martxoaren 7a izango da tramitea egin ahal izateko azken eguna. “Aurten ere bost eurokoa izango da urteko kuota”, jakinarazi dute. Hala, klubeko kide izan nahi dutenek ES58 2095 5075 10 9120010844 kontuan egin beharko dute transferentzia.