- Itsasondoko Errota frontoian komunak eta aldagela irisgarriak jarriko dira. Hain zuzen, joan den astean zabaldu zuen Udalak deialdia, eta lizitazioan parte hartu nahi dutenek beharrezko dokumentazioak aurkeztu beharko dituzte otsailaren 17a baino lehen, udaletxean bertan. Prozedura irekia izango da eta lehiaketa bidezkoa.

Pilotalekuan berrikuntza handiak egin ziren eta iazko urtean amaitu. Hala, maila berean jarri ziren kantxa eta ikusleen aulkiak; modu errazago batean ahalbidetzeko jendearen joan-etorriak.